Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku

Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku, Artibai kalea, 3-1. pisua, Ondárroa.

27/02/2025
Otsailak 14an, 18.00etan Uxue Alberdi gonbidatu dugu Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku ra bere ibilbide literarioaz a...
06/02/2025

Otsailak 14an, 18.00etan Uxue Alberdi gonbidatu dugu Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku ra bere ibilbide literarioaz aritzera. Ainhoa Aldazabal Gallastegik dinamizatuko du saioa.
Ez da beharrezkoa izen ematea.

Utarrilalak 17 Etxelila Ondarruko Emakumin Topalekun
14/01/2025

Utarrilalak 17 Etxelila Ondarruko Emakumin Topalekun

Bueltan gaude! Eta horrekin batera gogorarazi nahi dizuegu maskulinitate kritikoa sutatzeko hurrengo tailerra urtarrilar...
08/01/2025

Bueltan gaude! Eta horrekin batera gogorarazi nahi dizuegu maskulinitate kritikoa sutatzeko hurrengo tailerra urtarrilaren 14an izango dela eta aitatasun aktibo eta arduratsuei buruzkoa dela.
📝Parte-hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea, urtarrilaren 10a baino lehen. Ikastaroaren prezioa 5€ da.
Ondarroako Udala

Neguarekin batera oporrak hartuko ditugu eta urtarrilean itzuliko gara, 2025ari indarberrituta ekiteko! Gozatu eta laste...
20/12/2024

Neguarekin batera oporrak hartuko ditugu eta urtarrilean itzuliko gara, 2025ari indarberrituta ekiteko! Gozatu eta laster arte! 💜

Aurten ere Lilatoian, Etxelila Aringaingan! 🏃🏽‍♀️💜Emakumeak ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da LilatonDonostia, kiro...
17/12/2024

Aurten ere Lilatoian, Etxelila Aringaingan!

🏃🏽‍♀️💜Emakumeak ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da LilatonDonostia, kirolaren bitartez, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz. Otsailaren 23an izango da 35. edizioa.

✍️Azken urteetan moduan, Etxelila Aringaingan taldea osatuko dugu eta Etxelilako bulegoan izena emateko aukera egongo da urtarrilaren 14tik 23ra bitartean.

Etxelilako bulegotik egingo dugu lasterketako izen-emateen tramitea: lasterketan izena eman, ordaindu eta aurrerago bulegoan bertan jaso ahalko dituzue dortsalak eta kamisetak. Autobusean apuntatzeko aukera ere egongo da.

Beste urte batez, talde handienaren sariaren erronkari heltzeko prest! Animatu!

Ondarroako Udala

Maskulinitateari buruzko gogoeta kritikoa sustatu nahirik, gizonei zuzendutako tailerrak antolatzen dihardugu Etxelilan....
10/12/2024

Maskulinitateari buruzko gogoeta kritikoa sustatu nahirik, gizonei zuzendutako tailerrak antolatzen dihardugu Etxelilan.

Hurrengo tailerra urtarrilaren 14an izango da, aitatasun aktibo eta arduratsuei buruzkoa. Gurasoek hazkuntzan modu aktibo eta ekitatiboan nola parte har dezaketen aztertuko da, lana eta familia orekatuko dituen eta seme-alaben garapen integrala erraztuko duen aitatasun kontziente bat sustatuta. Emagin Elkarteko Asier Arizkorreta Hurtado izango da dinamizatzailea.

📝Parte-hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea, urtarrilaren 10a baino lehen. Ikastaroaren prezioa 5€ izango da eta telefonoz edo posta elektronikoz izena ematen dutenek tailerraren egunean bertan ordaintzeko aukera izango dute.

03/12/2024

[BERDINTASUNA] Pasaiako erailketa matxista salatzeko elkartu ginen atzo iluntzean Alamedan.

🟣✋🏾𝐄𝐫𝐚𝐬𝐨 𝐦𝐚𝐭𝐱𝐢𝐬𝐭𝐚𝐫𝐢𝐤 𝐞𝐳!

📝 Maiatzean egingo dugun bizikleta-mekanikako ikastarorako plaza gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Izena emateko asmo...
29/11/2024

📝 Maiatzean egingo dugun bizikleta-mekanikako ikastarorako plaza gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Izena emateko asmoarekin bazaude, deitu edo idatzi Etxelilara!

🚲Bizikleta-mekanikarekin eta erremintekin trebatzea izango da ikastaroaren helburua, ikuspegi transfeministan oinarrittua eta ahalduntze kolektibo zein indibidualerako. Zati teoriko eta praktikoak izango ditu eta norbere bizikletaren autogestioa lortzera bideratuta egongo da.

Gogoratu gaur 18:00etan, ANDRAK ERRAMUTAN taldeko kideak izango ditugu Etxelilan beraien itsas erronkari buruzko solasal...
29/11/2024

Gogoratu gaur 18:00etan, ANDRAK ERRAMUTAN taldeko kideak izango ditugu Etxelilan beraien itsas erronkari buruzko solasaldia eskaintzen, erronkaren esperientzia jasotzen duen dokumentalaren ikustaldiarekin batera.

26/11/2024

Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunean kaleak hartuko ditu gaur Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek ere bat egin dute […]

🌻🐜2025(min)bizi egutegi solidarioak salgai ditugu Etxelilan!Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspe...
21/11/2024

🌻🐜2025(min)bizi egutegi solidarioak salgai ditugu Etxelilan!

Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik diharduen elkartea da Iñurri.

Egutegi honetan agertzen diren emakume guztiak minbizia pasatzen edo pasa izan dutenak dira. 2025eko eguteki honen abiapuntua Iñurriren filosofia izan da, eta bidean, gorputzen eta loreen arteko elkarrizketa bat sortu dute.

Dirección

Artibai Kalea, 3-1. Pisua
Ondárroa

Horario de Apertura

Martes 16:00 - 20:00
Miércoles 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Jueves 10:00 - 13:00
16:00 - 20:00
Viernes 16:00 - 20:00

Teléfono

+34946134008

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto El Lugar De Culto

Enviar un mensaje a Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku:

Compartir