Loraldia

Loraldia EUSKAL HERRI OSOAN EZAGUTZERA EMANGO DEN EUSKARAZKO KULTURA ESKAINTZAREN AGENTE INTEGRATZAILE BAT IZANGO GARA Loraldia Kultur Elkartea.

03/06/2026
🌱 Loraldia Eskolako ikasturte amaierako azken emanaldia >> Igorreko Inazio Zubizarreta EskolaIkasturte osoan zehar ikast...
03/06/2026

🌱 Loraldia Eskolako ikasturte amaierako azken emanaldia >> Igorreko Inazio Zubizarreta Eskola

Ikasturte osoan zehar ikastetxeetan landutako sormen-prozesuen azken geltokia iritsiko da laster. Oraingoan, Igorreko Inazio Zubizarreta Eskolako LH5eko ikasleek hartuko dute oholtza. ✨

📅 Ekainak 10
🕓 16:00
📍 Lasarte aretoa · Igorre
⏱️ 45 minutu

🎶 7 Kantu: Bidelagunak
Sonia Villamorrek sortutako gidoitik abiatuta, ikasleek laguntasunera egindako bidaia magiko bat eskainiko dute. Bizitzako lehen udaleku esperientziaren aurrean sortzen diren beldurrak izango dituzte abiapuntu, eta irudimenak irekitzen dituen mundu zirraragarrietan murgilduko dira.

Beldurretatik abiatuta, laguntasunari besoak zabalik itxaroteko gonbita. 💫

Emanaldi honekin, Loraldia Eskolak ikasturte honetako proiektuen zikloa borobilduko du: euskal kultura garaikidea ikasgeletara eramanez, ikasleak sortzaile bihurtuz eta egindako lana komunitatearekin partekatuz. 💜

👏 Zorionak Inazio Zubizarreta Eskolako ikasle, irakasle eta komunitate osoari!

https://loraldia.eus/egitaraua/loraldia-eskola-2025-26-emanaldiak-bidelagunak-igorre/


🌊 SORMENALDIA 2026 | HEZUR BERRIAKSormenaldia Lekeition abiatuko da bertsoa, poesia eta musika uztartzen dituen proposam...
03/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | HEZUR BERRIAK

Sormenaldia Lekeition abiatuko da bertsoa, poesia eta musika uztartzen dituen proposamen berezi batekin: Hezur berriak.

Ez da ohiko bertso-saio bat. Ane Labakaren lehen poema liburuko testu hautatuak, Ines Osinagaren musikak eta Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitaren bat-bateko bertsoek elkar hartuko dute oholtza gainean.

Amatasunaren ertzak, anbibalentziak, kargak eta esanezina ekarriko dituzte plazara. Gorputzetik, hitzetik eta kantutik. Entzuteko, sentitzeko eta elkarrekin pentsatzeko saio bat. ✨

📍 HEZUR BERRIAK
Ane Labaka, Ines Osinaga, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita

📅 Ekainak 24, asteazkena
🕗 20:00
📍 Ikusgarri Aretoa | Lekeitio
🎭 Bertsolaritza eta musika
⏱️ 70 min
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€
🔗 Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/sormenaldia-26-hezur-berriak

💬 Emanaldia bukatutakoan, solasaldia izango da sortzaileekin.

Loraldia Plaza lan-ildoaren baitan, Sormenaldiak euskarazko sormen garaikidea herrietara eramaten du, sortzaileak erdigunean jarrita eta kulturaren transmisiorako espazio biziak sortuz.

Zatoz Lekeitiora. Zatoz Sormenaldira. 🌱



.eus

🌊 SORMENALDIA 2026 | Lekeitio + Markina-XemeinEuskarazko sormen garaikidearen olatu berri bat dator kostaldetik barruald...
02/06/2026

🌊 SORMENALDIA 2026 | Lekeitio + Markina-Xemein

Euskarazko sormen garaikidearen olatu berri bat dator kostaldetik barrualdera.

Loraldia Plaza lan-ildoaren baitan, Sormenaldia 2026 Lekeition eta Markina-Xemeinen loratuko da aurten: ekainaren 24tik 26ra Lekeition eta uztailaren 1etik 3ra Markina-Xemeinen.

Musika, teatroa, bertsolaritza, literatura, zinema, performancea eta dantza tailerra izango dira sei eguneko programazioan. Sortzaileak erdigunean, euskal kulturaren transmisioa eta gaurkotasuna plazan, eta herriz herri zabaltzen den Loraldia baten indarra. ✨

📍 LEKEITIO | Ekainak 24-26

🔸 Ekainak 24, asteazkena
Hezur berriak
Ane Labaka, Ines Osinaga, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita
🕗 20:00 | Ikusgarri
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€

🔸 Ekainak 25, osteguna
Ipuin bat kantatua
Eider Rodriguez eta Anari
🕖 19:00 | Azkue Aretoa
🎟️ 8€ / Lorazainak 5€

🔸 Ekainak 26, ostirala
Anton Abadia. Dublinetik Hendaiara
Anje Oregi, Mixel Ducau, Xabi Zeberio eta Alaia Philips
🕗 20:00 | Ikusgarri
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€

📍 MARKINA-XEMEIN | Uztailak 1-3

🔸 Uztailak 1, asteazkena
Zuberoako dantza tailerra
Mixel Etxekopar
🕡 18:30 | Uhagon Kulturgunea
🎟️ 5€ / Lorazainak 3€

🔸 Uztailak 2, osteguna
Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan
Film laburra + solasaldia
🕢 19:30 | Uhagon Kulturgunea
🎟️ Doan

🔸 Uztailak 2, osteguna
Mixel Etxekopar. Performance musikatua
🕣 20:30 | Uhagon Kulturgunea
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€

🔸 Uztailak 3, ostirala
Lur. Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio
🕗 20:00 | Uhagon Kulturgunea
🎟️ 10€ / Lorazainak 8€

🎟️ Egitaraua eta sarrerak:
https://loraldia.eus/plaza/sormenaldia-2026-lekeitio-markina-xemein/

Zatoz Sormenaldira. Zatoz euskaraz sortzen den kulturaren gaurko taupadak bizitzera. 🌱



.eus

🎬 Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentala Primeranen ikusgai d**o!Xiberoako lurrak, kantuak, ahotsak et...
02/06/2026

🎬 Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentala Primeranen ikusgai d**o!

Xiberoako lurrak, kantuak, ahotsak eta memoria. Tradizioaren indarra eta gaurko begirada.
Dokumental honek Xiberoa kantuz loraturik Loraldiaren produkzio propioaren sormen-prozesura hurbiltzen gaitu, eta, batez ere, lurralde baten emozioen, kantuen eta transmisioaren lekukotza eskaintzen digu. 🐦✨

Loraldiarentzat proiektu hau ez da soilik dokumental bat: egitasmo transmedia bat da, oholtzatik pantailara eta soinu-kontaketara zabaltzen den kultur esperientzia bat. Xiberoako kantu tradizioa ezagutarazteko, belaunaldien arteko zubiak eraikitzeko eta euskal kulturaren aniztasuna gaurko begiradarekin partekatzeko sortua.

🌿 Xiberoa kantuz loratzen delako.
🎶 Kultura transmititu egiten delako, baina baita berritu ere.
📺 Eta orain, aukera duzulako etxetik ikusteko.

Ikusi dokumentala Primeranen eta murgildu Xiberoako kantu-unibertsoan.

🔗 Primeranen ikusgai: https://primeran.eus/m/xiberoa-kantuz-loraturik-txoriekin-hizketan


🪽 Loraldia Eskolako emanaldiak: Hegalak astinduz >> Urretxindorra ikastolaIkasturte osoan zehar ikastetxeetan landutako ...
27/05/2026

🪽 Loraldia Eskolako emanaldiak: Hegalak astinduz >> Urretxindorra ikastola

Ikasturte osoan zehar ikastetxeetan landutako sormen-prozesuak oholtzara iritsiko dira datozen egunetan. Oraingoan, Urretxindorra Ikastolako LH6ko ikasleek hartuko dute lekukoa. ✨

📅 Ekainak 3
🕕 18:00
📍 Campos Antzokia
🎟️ Sarrerak eskuragarri: 3€
https://loraldia.eus/egitaraua/loraldia-eskola-2025-26-emanaldiak-hegalak-astinduz/

🎭 Hegalak astinduz
Askatasunaren inguruko hiru istorio labur biltzen dituen antzezlana da. Pertsonaiek euren herriak uztera behartuta ikusiko dute euren burua, egoera ezberdinek bultzatuta: biziraupena, duintasuna edo etorkizun hobe baten bila.

Txorien antzera, inork ez du kabia uzten nahi duelako; beste aukerarik ez duelako baizik. Bidean, beldurra eta itxaropena uztartuz, askatasunaren benetako esanahia azaleratuko da. 🕊️

Loraldia Eskolan, euskal kulturaren transmisioa bizipen bihurtzen dugu: ikasleek sortu, adierazi, partekatu eta oholtza gainean bizi dute. 💜

👏 Zorionak Urretxindorra Ikastolako ikasle, irakasle eta komunitate osoari!
🎟️ Erosi sarrerak eta etorri ikasturte oso bateko lanaren emaitza ezagutzera!


🌱 Loraldia Eskolako emanaldiak badatoz!Ikasturte osoan zehar ikastetxeetan landutako proiektuek oholtza hartuko dute dat...
26/05/2026

🌱 Loraldia Eskolako emanaldiak badatoz!
Ikasturte osoan zehar ikastetxeetan landutako proiektuek oholtza hartuko dute datozen egunetan. Ikasleek euskal kultura garaikidea ezagutu, bizi eta sortu dute gelan; orain, egindako lan hori komunitatearekin partekatzeko unea iritsi da. ✨

📍 Sanantonio Ikastetxea
📅 Ekainak 2
📌 San Agustin Kulturgunea
🎶 17:30ean — LH5
7 Kantu: Bidelagunak
Sonia Villamor gidoilariaren lanetik abiatuta, laguntasunera egindako bidaia magiko bat eskainiko dute ikasleek. Bizitzako lehen udaleku esperientziaren aurrean sortzen diren beldurrak, irudimenak irekitzen dituen mundu zirraragarriak eta laguntasunaren indarra izango dituzte ardatz. 💫

🎭 18:30ean — DBH4
Lore Jokoak: Xabier Amuriza Pastorala
Xabier Amurizarentzako omenaldi xume eta berezia: Zamorako kartzelan preso egon zeneko amets batetik abiatuta, bizitza, kultura, sorkuntza, adierazpideak eta nortasunaren aldarria eramango dituzte oholtzara.
Loraldia Eskolan, euskal kulturaren transmisioa ez da soilik ikastea: sortzea, bizitzea eta partekatzea ere bada. 💜

👏 Zorionak Sanantonio Ikastetxeko ikasle, irakasle eta hezkuntza-komunitate osoari!


✨ Aurreko ostiralean Gernikan amaitu genuen Ezer ez delako amaitzen proiektuaren emanaldi-zikloa. Eta ez zen amaiera soi...
25/05/2026

✨ Aurreko ostiralean Gernikan amaitu genuen Ezer ez delako amaitzen proiektuaren emanaldi-zikloa.
Eta ez zen amaiera soil bat izan: memoria partekatzeko, eskertzeko eta hunkitzeko une berezia izan zen.

Azken hilabeteotan, 5 ikastetxetako, 3 herrialdetako eta 82 gazteren ahots, gorputz eta begiradekin eraiki dugu bide hau. Memoria historikoa gazteekin landu dugu, iraganari begiratuz oraina hobeto ulertzeko, eta galdera argi batekin: nola egin dezakegu memoria, halakorik berriro gerta ez dadin?

Gernikan, azken emanaldiaz gain, omenaldi xume baina oso hunkigarria egin genien gure artean izan genituen gerrako umeei: Clotilde, Carlos, Josefa, Alberto, Casimira, Polixene, Miren Tere, Cecilia, Kruzita, Iñaki, Antonio eta Emilio. 💜

Eskerrik asko bihotzez zuei, eta zuen bidez erbestea, galera eta isiltasuna ezagutu zituzten haur guztiei eta haien familiei. Zuen presentziak zentzua eta egia eman zizkion atzoko hitzorduari.

Eskerrik asko baita proiektu hau posible egin duzuen guztioi ere: ikasleei, ikastetxeei, irakasleei, sortzaileei, zuzendaritzari, eta bidelagun izan zareten eragile, babesle eta laguntzaile guztiei.

Ikastetxe parte-hartzaileak: Iurretako Juan Orobiogoitia BHI, Zumarraga-Urretxuko JM Iparragirre BHI, Duranako Ikasbidea IPI, Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI eta Bilboko Ibarrekolanda BHI.

Amaitu dira emanaldiak.
Baina badakigu honek ez duela hemen bukatzen.
Memoria ez delako amaitzen.
Eta zuek guztioi esker, bizirik jarraitzen duelako. 🕯️

m.iparragirre





barakaldo

EZER EZ DELAKO AMAITZEN ✨ Gernika: azken emanladia ✨Azken geltokia: Gernika. Eta hitzordu berezia izango da. 🕯️Ezer ez d...
18/05/2026

EZER EZ DELAKO AMAITZEN ✨ Gernika: azken emanladia ✨

Azken geltokia: Gernika. Eta hitzordu berezia izango da. 🕯️

Ezer ez delako amaitzen ikuskizunaren azken emanaldia maiatzaren 22an, 19:00etan, izango da Gernikako Lizeo Antzokian. Emanaldi guztietan bezala, oholtza gainean izango dira proiektuan parte hartu duten bost ikastetxeetako gazteak: Iurretako Juan Orobiogoitia BHI, Zumarraga-Urretxuko JM Iparragirre BHI, Duranako Ikasbidea IPI, Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI eta Bilboko Ibarrekolanda BHI.

Baina Gernikakoa ez da emanaldi soil bat izango. Berezia izango da, bertan gerrako umeei omenaldia egingo zaielako, eta haiek ere gurekin izango direlako. Horregatik, hitzordu honek badu beste geruza bat ere: memoria partekatzeko unea izateaz gain, aitortzarako eta esker oneko gunea ere izango da. Zeren eta memoria ez baita bakarrik kontatzen den zerbait; entzun, partekatu eta aitortu egiten da. 💜

Ikuskizun honek argi uzten du zer garrantzitsua den memoria berreskuratzea eta transmititzea, berriro halakorik gerta ez dadin. Eta hori guztia gazteen ahotsetatik eta sormenetik egiteak indar berezia ematen dio proposamenari. 2026ko Gernikako saioan, gainera, aitortza ekintza berezia aurreikusten da gerrako umeentzat eta haien familientzat.

📍 Gernika — Lizeo Antzokia
🗓️ Maiatzak 22
🕖 19:00

Zatoz.
Azken emanaldia izango da.
Eta, aldi berean, memoria elkarrekin bizitzeko une berezi bat. 🌿

m.iparragirre





barakaldo

🎓✨ Aurreko ostiralean ospatu genuen   4. Topaketa, eta argi geratu zen euskal kulturaren transmisioa ez dela jarduera os...
13/05/2026

🎓✨ Aurreko ostiralean ospatu genuen 4. Topaketa, eta argi geratu zen euskal kulturaren transmisioa ez dela jarduera osagarri bat: hezkuntzaren erdigunean kokatu beharreko erronka estrategikoa da.

Aretxabaletako Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean elkartu ginen hezkuntza komunitateko eta kultura arloko eragile ugari, galdera nagusi baten bueltan hausnartzeko: nola landu eskoletan euskal kultur transmisio estrategiak? 📚🌱
Eskerrik beroenak parte hartu zuten hizlari eta eragile guztiei:
👉 Josune Zabala
👉 Egoitz Urrutikoetxea
👉 Miren Oteiza
👉 Miren Basurto
👉 Karmele Perez
👉 Letizia Garcia
👉 Idurre Alonso
👉 Eneko Bidegain
👉 Haizea Galarraga

Eta, jakina, eskerrik asko Topaketa posible egin duten antolatzaile eta laguntzaileei ere: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta jardunaldira gerturatu zineten guztioi 💜

✅ Topaketan zehar ideia eta gogoeta oso interesgarriak partekatu ziren:
🔸 Euskal kultura ikastetxearen egunerokoan kokatzeko beharra
🔸 Hizkuntza, kultura eta identitatea modu integralean lantzearen garrantzia
🔸 Irakaslea kultur eragile ere badela
🔸 Kultur transmisioa sistematizatzeko tresna eta estrategien beharra
🔸 Atxikimendu afektiboa, sormena eta esperientzia kulturala hezkuntzaren parte egitearen garrantzia
🔸 Komunitatea eta elkarlana aktibatzea, transmisioa benetan eraginkorra izan dadin

Argi geratu zen transmisioa ez dela soilik edukia ematea; harremanak, esperientziak, erreferenteak eta etorkizuneko iruditeriak eraikitzea ere bada ✨
📸 Hemen duzue jardunaldiaren jarraipen grafikoa, Pernan Goñi marrazkilariaren eskutik.



Dirección

Bilboa

Teléfono

+34699908063

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Loraldia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto El Lugar De Culto

Enviar un mensaje a Loraldia:

Compartir