11/05/2026
FUSILATU “BERRI” BAT, ZORTIZIGARRENA, DOKUMENTATU DU USURBIL 1936 ELKARTEAK
Txikierdiko Elor eremuan exekutatu zuten Domingo Hernandez Ramirez. Donostiarra zen, errepublikazalea eta alor sozialean eta onegintzan oso inplikatua. Kolpistek Donostia hartu zuten egun berean, 1936ko irailaren 13an, atxilotu eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Bederatzi egun geroago, bertatik atera eta inolako epaiketarik gabe, erail zuten. Gerra amaituta, gorpua berreskuratu eta Polloeko hilerrian familiaren panteoian hobiratu zuten.
Bere historia eta nondik norakoak hemen zehatzago:
https://usurbil1936.eus/pertsonak/hernandez-ramirez-domingo/
Bere biloba Rafa Hernandez Irurzun-en testigantza: https://usurbil1936.eus/testigantzak/rafa-hernandez-irurzun/